XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ADITZ ARIKETAK Ordezka itzazu azpimarraturiko baldintzazko aditzak aspektu gabekoez.

Adibidez: Arazoak modu egokian konponduko balira, denontzat hobeto.

Arazoak modu egokian konpon balitez, denontzat hobeto.

1. Zeu ere trumoi hotsak esnatu bazintu loak hartu ezinik egongo zinateke.

2. Horrelakorik gertatuko balitz gure herriko astakiloek ostikoka botako lituzkete.

3. Nire anaia hemendik azaltzen bada, emaiozue pakete hau.

4. Behar bezala irakurriko bazenu hobeto segituko zenuke haria.

5. Maisuak haserre bizian jarriko lirateke zertan ari garen ikusiko balute.

6. Nola sentituko zinateke buru gainera halako baloitzar bat eroriko balitzaizu.

7. Une honetan txakur amorratu bat hurbilduko balitzaigu ere, ez ginateke ikaratuko.

8. Zuhaitzak desagertuko balira nolako mundua izango genuke?.

9. Horrela azalduko banio ez luke ezer ulertuko.

10. Lanabes apropos bat erabiliko balu berehala bukatuko luke.

MORFOSINTAXIA TEST BIDEZ Idatz itzazu hurrengo esaldiak hutsuneetan aukera zuzena jarriz.

1....... a)...... kanpaina...... b)...... bati emango diote hasiera laster. ekologiko.

2. Entzuten al duzu inoiz musika...... rik.

a) klasiko. b) klasika.

3) Hori dakidan guztia: beraz, oraingoz...... gehiago.

a) ezer. b) ezer ez.

4....... dakigu hori inork baino hobeto, bizi izan dugulako.

a) Guk. b) Geuk.